Liverpool F.C. 1892ko martxoaren 15ean sortu zen, Everton F. C eta honen presidentea zen John Houldingen arteko desadostasuna zela eta. Evertonek Anfielden jokatu ohi zuen eta zelaiaren jabea John Houlding presidentea zen. 1892an ordea Evertonek gaur egungo goodison parkera aldatzea erabaki zuen eta Houldingek Anfielden jokatuko zuen talde berria sortu zuen, Everton F.C. and Athletic Grounds Ltd, baina izena nahasgarria zenez berehala hiriaren izena hartu zuen, Liverpool Football Club.

1893-84 denboraldian hasi zuen bere ibilbidea bigarren mailan eta XX. mendean hastearekin batera Ingalaterrak talde onenetakoa bihurtu zen, 1901 eta 1906an liga nagusia irabaziz. 1914an lortu zuen lehenengo kopa eta bigarren mundu gerraren aurretik beste bi liga eskuratu zituen,1922 eta 1923 urteetan.

Hurrengo liga eskuratzeko bi hamarkada itxaron behar izan zituen, 1947 arte (bosgarrena). Zazpi urte geroago ordea, 1954an, maila galdu zuen.